Erabilera bakarreko ontziez kontzientziatzeko informazio puntua jarriko du ostiralean UKUEk

Andrea Zipitria 2024ko ots. 13a, 10:30

Datorren ostiralean arratsaldez jarriko du UKUEk erabilera bakarreko ontzien inguruko informazio puntua, Dia supermerkatuaren parean.

Urola Kostako Udal Elkartearen ingurumen kanpainaren baitan, erabilera bakarreko ontzien inguruko informazio puntua jarriko dute Orion. Ekimenak helburu du "herritarrak sentsibilizatzea ontzi horien erabilerak ingurumenean duen eraginaz eta alternatibak ezagutaraztea". Horretarako jarriko dute informazio puntua Dia supermerkatuaren parean, datorren ostiralean. 15:00etatik 18:00etara izango dira bertan.

Hezitzaile batek emango du erabilera bakarreko ontzien inguruko informazioa. Plastikoen, metalen eta ontziak ekoizteko erabiltzen diren gainerako materialen ustiapena zein den azalduko du, baita ontzien bizi-zikloa ere, eta horretarako, hainbat eredu izango ditu erakusgai.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!