Ubegunek eta Esoainek irabazi dute Ordiziako Argi Berri mus txapelketa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 13a, 09:20
Jon Ubegun eta Ibai Esoain Argi Berriko lehendakari Patxi Arrospiderekin. (Goierriko Hitza)

Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Nafarroatik joandako 124 bikotek parte hartu zuten Ordiziako mus txapelketan.

Larunbatean Ordizia muslarien topaleku bihurtu zen Argi Berri elkarteak antolatutako txapelketaren 45. edizioan, eta Jon Ubegun eta Ibai Esoain oriotarrek jantzi zuten txapela. Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Nafarroatik joandako 124 bikotek parte hartu zuten lehian, txapelketa entzutetsua izanik, sari potoloa izaten baita jokoan. 

Hala, arratsaldeko 16:30ean hasi eta ia gau erdira arte luzatu zen txapelketa, eta finala gipuzkoarren eta bizkaitarren artekoa izan zen, Ubegun eta Esoian oriotarrak eta Jon Ander Peñagarikano eta Eneko Hernandez getxotarren aurka aritu baitziren. Azkenean oriotarrak izan ziren garaile, eta txapela eta bi mila euroko saria irabazi zituzten.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!