Martxan jarri du udalak eginkizun askotarako langile-guarda kontratatzeko hautaketa prozesua

Andrea Zipitria 2024ko ots. 13a, 13:30

Udal kanpineko mantenu lanak egiteko langile bat kontratatuko dute. Prozesua ireki du udalak, Lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek otsailaren 22ra arte izango dute izena emateko aukera.

Kanponeko mantenu lanak egiteko langile bat kontratatuko du udalak. Hautaketa prozesua martxan da dagoeneko, eta interesdunek, otsailaren 22ra arte izango dute izena emateko aukera, Lanbideren bidez.

Eskaintzaren kodea 162024001801 da eta xehetasunak hemen daude eskuragarri.

8 hilabeteko aldi baterako ordezkapen kontratua eskaintzen da, lanaldi osokoa.Izena emateko betekizunen artean daude, B gidabaimena izatea eta euskarazko 2. hizkuntza eskakizuna izatea.

Udaletik argitu dute hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!