Herriko kulturaren plan estrategikoa lantzen hasteko festa batzordearekin eta kultur mahaiarekin bilduko da udala

Andrea Zipitria 2024ko ots. 13a, 14:15
Sanpedroetan erraldoiak.

Lehen fase honetan, eragileen eta herritarren arteko parte hartze prozesua jarriko da martxan, eta horretarako bilduko da udala kultura mahaiarekin eta festa batzordearekin. 18:30ean izango da bilera, kultur etxean.

Orioko Udala, aholkularitza enpresa baten bidez, herriko kulturaren plan estrategikoa lantzen hasiko da. Lehen fase honetan, eragileen eta herritarren arteko parte hartze prozesua jarriko du martxan, eta horretarako, kultura mahaiarekin eta festa batzordearekin bilduko da bihar, asteartearekin, 18:30ean kultur etxean.

Planaren helburuak eta prozesuaren nondik norakoak azaltzeko baliatuko dute bilera, eta halaber, herritarrei zuzendutako dinamikak jarriko dira martxan. Horrez gain, San Pedro festen egitaraua lantzen hasiko dira bihar bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!