Zaragueta Herri Eskolako ikasleek Lohitzune Solabarrietari egindako elkarrizketak saria jaso du

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 17a, 12:22
Zaragueta Herriko Eskolako ikasleak eta irakaslea Lohitzune Solabarrietarekin, Donostiako sari banaketan. (Zaragueta Herri Eskola)

Emakumeak Zientzian programaren barruan, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko Berdintasun Batzordeak antolatutako Elkarrizketa Ezazu Emakume Zientzialari Bat lehiaketan parte hartu zuten Zaragueta Eskolako ikasleek.

Zaragueta Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek kazetaritza lanik onenaren saria jaso zuten atzo Donostian, Emakumeak Zientzian programaren barruan. Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko Berdintasun Batzordeak antolatutako Elkarrizketa Ezazu Emakume Zientzialari Bat lehiaketan parte hartu zuten. Otsailaren 11n, Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunean, egin zioten elkarrizketa Lohitzune Solabarrieta Odriozola ikerlariari eskolako irratirako, eta atzo elkarrizketatuak berak eman zieten saria.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!