Emaitza onak lortu ditu Orio Arraunketa Elkarteak Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako asteburuko jardunaldian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 19a, 09:00
Orio Arraunketa Elkarteko arraunlari gazteak laukoan. (J.J. Portos)

Aurkeztutako 28 ontzietatik 23 lehen hiru onenen artean sailkatu ziren larunbatean beren kategorian: Hamar azkarrenak izan ziren; bederatzi bigarren postuan iritsi ziren helmugara, eta beste lau hirugarren sailkatu ziren.

Larunbatean Gipuzkoako Aulki Mugikorreko 4. jardunaldia jokatu zen Legutioko (Araba) urtegian, eta Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariak bertan izan ziren. Hain zuzen ere, 28 ontzi aurkeztu zituen Orioko elkarteak jardunaldira: infantil eta jubenil mailan zortzina ontzi, kadete mailan hamar,  eta senior eta beterano mailan bana. 

Gustura bueltatu ziren oriotarrak Araba aldetik, aurkeztutako 28 ontzietatik 23 lehen hiru onenen artean sailkatu zirelako. Hamar ontzi azkarrenak izan ziren euren kategorian; bederatzi bigarren postuan iritsi ziren helmugara, eta beste lau hirugarren sailkatu ziren.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!