Sevillan egindako lanaz harro

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 20a, 13:39
Sevillako Maratoian parte hartu zuten Kamel Ziani Atletismo Taldeko korrikalariak. (Orioko atletismo taldea)

Orioko hainbat korrikalarik Sevillako Maratoian parte hartu dute asteburuan, eta Kamel Ziani Atletismo Taldeko arduradunek egindako lana aitortu nahi izan diete. "Egindakoari merezi duen balioa eman behar zaio, lorpen handia delako eta esfortzu handia eskatzen duelako"

Asteburuan Sevillan [Andaluzia, Espainia]  izan dira Orioko Atletismo taldeko kideak, Sevillako Maraotian parte hartzen. Erronka garrantzitsua izan da guztientzat eta egindako lanarekin "gustura eta harro" bueltatu dira Andaluziatik. Izan ere, "Oriotik joandako korrikalari guztiek maratoia amaitzea lortu zuten eta denbora bikainekin gainera. Egindakoari merezi duen balioa eman behar zaio, lorpen handia delako eta esfortzu handia eskatzen duelako", nabarmendu nahi izan dute Kamel Ziani Atletismo Taldeko arduradunek. Ahalegina, ordea, ez da lasterketa egunekoa bakarrik izan, maratoia prestatzeko "buru-belarri" aritu baitira korrikalariak entrenatzen azken hilabeteetan.

Orioko Kamel Ziani Atletismo Taldeko 11 korrikalarik parte hartu zuten Sevillako Maratoian, baina bertan izan ziren beste hainbat oriotar ere. Denborei erreparatuta, guztien artean azkarrena Imanol Bellido izan zen, eta 2 ordu eta 48 minutu behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Emakumezkoen kategorian, berriz, Alaitz Lizaso izan zen oriotarrik azkarrena 3 ordu eta 17 minutuko denbora eginda. Emaitzak emaitza, atletismo taldean askotan aipatzen dute korrikalariek nork bere buruarekin izaten dutela erronka handiena eta beren marka gainditzea izaten dela helburua.  Hala, Sevillako Maratoian parte hartu zuten oriotarrak "gustura" daude lortutako emaitzekin, "guztiek markatutakoa helburuak bete" dituztelako. Horregatik, Orioko atletismo taldeak asteburuan Sevillako Maratoian parte hartu duten herriko korrikalari guztiak zoriondu ditu: "Zorionik beroenak Oroko Atletismo Taldearen izenean horrelako balentria egin duten atleta horiei guztiei".

Hona hemen oriotarrek emaitzak:

ORIOTARREN EMAITZAK SEVILLAKO MARATOIAN

Imanol Bellido 2:48
Gurutz Agirre 2:50
Juan Mari Hernandez 3:16
Alaitz Lizaso 3:17
Unai Lizarralde 3:17
Arantza Muriana 3:47
Sonia Ziani 3:48
Nerea Arruti 3:52
Ohiana Etxondo 3:52
Ohiane Korres 3:52
Ainhoa Escudero 3:55
Amagoia Iribar 3:55
Yoana Solaberrieta 3:56
Edu Gallego 3:56


KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!