Talai Mendi elkarteak '212 Mountains' filmaren emanaldia antolatu du

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 20a, 15:35
Xabier Zarranz korrika. (Film emanaldiaren karteleko irudia)

Bideo emanaldia martxoaren 1ean izango da, 19:00etan, Orioko Kultur Etxean, eta bertan izan nahi dutenek gonbidapenak eskuragarri dituzte kultur etxean bertan.

Talai Mendi Elkarteak bideo emanaldia antolatu du martxoaren 1erako Orioko Kultur Etxean. 2023an Mendi Film Jaialdian aurkeztu zuten Luis Arrieta zuzendariaren 212 Mountains filma eskainiko dute; hala, bertan parte hartu nahi dutenek gonbidapenak eskuragarri dituzte gaurtik aurrera Orioko Kultur Etxean. 

Filmak Xabier Zarranz mendi korrikalaria du protagonista. Izan ere, 20 urte goi mailan aritu ondoren, barañaindarrak erabaki zuen Euskal Selekzioa eta eliteko txapelketak uztea, baina urte horretan bertan Espainia mailako bi ultra-trail garrantzitsu irabazi zituen Aneto-Posets (105km) eta Canfranc-Canfranc (100 km). Hala, garaipen horiek ordura arte izandako ibilbideaz eta etorkizunaz hausnartzeko aitzakia eskaini zioten, Pirinioetako 212 gailur korrika zeharkatzen zituen bitartean. Hain zuzen ere, hausnarketa-bidaia hori jaso du Luis Arrieta zuzendariak 212 Mountains filmean eta martxoaren 1ean Orion izango da ikusgai. 

212 MOUNTAINS BY XZ_Trailer from Luis Arrieta on Vimeo.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!