Elle Belga eta Modesto Neuwhouse taldeen kontzertuak izango dira bihar Etxeluzen

Andrea Zipitria 2024ko ots. 23a, 10:30

Josele Garcia eta Fany Alvarez, Elle Belgataldeko kideak. (Javier Bejarano)

22:00etatik aurrera taularatuko dira Etxeluzeko oholtzan Modesto Newhouse eta Elle Belga taldeak.

Elle Belga biko asturiarraren eta  Modesto Newhous talde ataundarraren kontzertuak izango dira bihar, Etxeluze gaztetxean. 22:00etan emango diote hasiera musikari. 

Modesto Newhous Xabier Etxeberriaren proiektu pertsonala da. Post-rock, folk espektral eta piano ukitu hunkigarriz jasotako doinuen artean herritarren ahots grabazioak tartekatzen ditu bere lanean. Elle Belga taldea, berriz, osatzen dute Josele Garciak (gitarra eta ahotsa) eta Fany Alvarezek (sinteak, perkusioa...). Pop eta folk musika estiloa taularatzen dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!