Langileen egonkortze prozesuaren baitan hiru kalifikazio argitarau ditu aldundiak

Andrea Zipitria 2024ko ots. 23a, 13:30
Herriko plaza. (Orioko Udala)

Aldundiko epaimahai kalifikatzaileak baloratu ditu hiru lanpostuetako kalifikazioak. Alegazioak aurkezteko aukera izango da martxoaren 6ra arte.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin zuen pasa den udaberrian, Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako kudeaketa-gomendioaren baitan. Bada, orain eman ditu aditzera hiru lanpostuetako kalifikazioa. Ondorengoak dira: irakaslea (kantua eta osagarriak), irakaslea (biolontxeloa eta osagarriak) eta irakaslea (perkusioa eta osagarriak).

Alegazioak aurkezteko epea izango da martxoaren 6ra arte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!