Zaintzak plazara! ekitaldia atzeratu egingo da eguraldi iragarpen eskasa medio

Andrea Zipitria 2024ko ots. 23a, 15:00

Herriko zaintza eredua aldatzeko asmoz, proiektu bat jarriko du martxan udalak, Matia Fundazioaren eta Emagin elkartearen laguntzarekin. Izatez, bihar zen hasiera ekitaldia, baina eguraldi eskasa dago emanda, eta martxoaren 17ra atzeratzea erabaki du udalak

Orioko Udalak herriko zaintza eredua aldatzeko proiektua jarriko du martxan. Bada, Zaintzak plazara! izenburupean, bihar zen izatekoa ekimen horren hasiera ekitaldia, baina eguraldi oso eskasa eman dute, eta saioa martxoaren 17ra atzeratzea erabaki du udalak, behar bezala egin ahal izateko. 

Matia Fundazioaren eta Emagin elkartearen laguntzarekin, egingo du ibilbidea udalak. Herriaren "erdigunean" jarri nahi dute gaia, gaur egun, zaintza "hormen atzean gordeta" dagoela argudiatuz.

Bien bitartean, zaintzari lotutako esperientziak jasotzeko galdetegia martxan dela gogorazi du udalak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!