Seigarren eta zazpigarren postuan sailkatu da Joseba Saies World Rowing Indoor Championshipen

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 26a, 09:16

Joseba Saies World Rowing Indoor Championships txapelketan (Utzitakoa)

Asteburuan Pragan jokatuko da mundu mailako ergometro txapelketa eta Orio Arraunketa Elkarteko kide Joseba Saies bertan izan da

Asteburuan World Rowing Indoor Championships txapelketa jokatu da Pragan, eta bertan bildu dira mundu mailako ergometrolari onenak. Orio Arraunketa Elkarteko arraunlari Joseba Saies ere bertan izan da, 2023an zehar lortutako emaitzekin munduko txapelketa jokatzeko txartela lortu baitzuen. Saies  beteranoen kategorian aritu da nazioarteko txapelketan, 65-69 urte artekoen mailan, eta bi proba jokatuko ditu: 2.000 metroko proban 6. postuan sailkatu da eta 500 metrokoan 7. postuan. Orio Arraunketa Elkarteak zorionak eman dizkio Saiesi Pragan lortutako emaitzagatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!