Euri-jasen ondorioz zakarra pilatu da moilan

Andrea Zipitria 2024ko ots. 27a, 12:17

Euri-jasak tarteko, Oria ibaia oso hazita dator eta enbor eta adarrak pilatu dira Orioko moilan, itsasontzi inguruetan. Aian, berriz, zuhaitz bat erori da Zarautz eta Aia lotzen dituen errepidera, baina ez da zirkulazio mozketarik izan.

Azken orduetako euri-jasek ez dute kalte larririk sortu Aian eta Orion. Aian zuhaitz bat erori da Zarautz eta Aia lotzen dituen errepidera, baina ez du zirkulazio mozketarik eragin.

Bestalde, Orion ibaia oso hazita dator eta enbor eta adar mordoa pilatu dira itsasontzi inguruetan. Jon Mujika Orioko Kofradiako presidenteak azaldu duenez, urteroko gertatzen da horrelakoren bat. "Denbora asko euririk egin gabe egon eta bat-batean denboralea sartzen denean ohikoa da ibaiak ekartzen duen zakarra pilatzea itsasontzi artean. Arrantzaleak baporeetan daude egoera ikuskatzen, baina marea jaitsi arte ezer gutxi egin daiteke. Hala ere, gaurkoa baino handiagoak izan dira", adierazi du.

Argazkiak: Joxemari Olasagasti

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!