23. Korrika

Harribilek dantza emanaldi berezia eskainiko du larunbatean Korrika Kulturalaren barruan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 27a, 15:44
2023ko 'Herribil' ikuskizuna. (Arnaitz Rubio Aprea)

Etxeluze gaztetxean izango da emanaldia, eta gonbidapenak Kolon Txiki tabernan eskuratu daitezke.

Korrika martxoaren 20an gauerdian pasako da Oriotik, eta herritarrak euskararen aldeko aldarrian murgiltzen joan daitezen hainbat ekitaldi antolatu dituzte Orion Korrika Kulturalaren barruan. Larunbatean izango da lehen emanaldia Etxeluze gaztetxean, eta Harribil dantza taldeko kideak igoko dira oholtzara. Hala, 20:00etan hasita, Harribileko dantzariek emanaldi berezia eskainiko dute, taldeak aurretik eskaini dituen beste ikuskizunak uztartuta sortutako saioa.

Emanaldiaz gozatu nahi dutenek gonbidapenak eskuragarri dituzte Kolon Txiki tabernan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!