Ohiko bilkura egingo du bihar Orioko Udalbatzak

Andrea Zipitria 2024ko ots. 28a, 10:15
Urtarrileko udalbatzarra.

Orioko Zaharren Babeslekuko taberna-jatetxearen eta Antilla hondartzako 2. zenbakidun eraikinaren kontratazioa izango dira hizpide, besteak beste.

Bihar udalbatzarra egingo dute Orion. 19:30ean hasiko da, eta Karkararen atari digitalean zuzenean ikusteko aukera izango da. Gai zerrenda honakoa da:

Gai zerrenda:

1.- Onartzea, egoki bada, udal-langileen eta kargua dedikazio osoarekin edo partzialarekin betetzen duten udal-korporaziokideen ordainsarien %0,5eko igoera gehigarria, eragina 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.

2.- Orioko Zaharren Babeslekua taberna-jatetxearen zerbitzua eta garbiketa eta mantentze-lana kontratatzeko espedientearen tramitazio-egoeraren berri ematea.

3.- Orioko Antilla hondartzako 2. zenbakidun eraikina okupatzeko kontzesio administratiboaren kontratazio-espedientearen tramitazio-egoeraren berri ematea.

4.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!