Bihar irekiko ditu ateak kanpinak

Andrea Zipitria 2024ko ots. 29a, 09:15
Orioko kanpina zerutik. (Orioko Udala)

Kanpina irekitzearekin batera, Boga-Boga taberna, jatetxea eta supermerkatua ere irekiko dira. Aurtengo denboraldiak azaroaren 11era arte iraungo du.

Orioko kanpinaren aurtengo denboraldia bihar hasiko da. Ateak irekiko ditu orduan, eta azaroaren 11ra arte egongo da zabalik, baita Boga-Boga taberna, jatetxea eta supermerkatua ere.
 
Udalak azaldu duenez, aurten 37 bezero finkoekin irekiko du denboraldia kanpinak, eta berrikuntza nabarmenik ez badago ere, 2024-2027 aldirako plan estrategikoa aurkeztuko dute datozen asteetan. Zentzu honetan, hobekuntzak aurreikusten dira datozen urteetan, bezeroen egonaldia erosoago izate aldera. Jone Olaskoaga kanpinaren zuzendariak azaldu duenez, "gure helburua da behin etorritako bezeroak berriz bueltan etortzea, eta horretarako, zerbitzu profesional, txukun eta hurbilekoa ematen jarraituko dugu".
 

Erreserbak

Denboraldia irekitzearekin batera, erreserbak online egiteko aukera ere bihar zabalduko da. Horretarako aukera dago hemen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!