Orioko mugimendu feministak egitaraua antolatu du Martxoaren 8aren bueltan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 29a, 11:27
2023ko Martxoaren 8ko manifestazioa Eusko Gudari kalea zeharkatzen.

'Gure bizitzekin negoziorik ez!' lelopean hainbat ekimen antolatu dituzte. Gainera, martxoko hirugarren asteburuan Urola Kostako gazte feministen topaketa izango da Orion.

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna  izango da eta horren bueltan hainbat ekimen antolatu ditu Orioko mugimendu feministak martxorako. Gainera, hilaren hirugarren asteburuan, martxoaren 16an hain zuzen ere, Urola Kostako gazte feministen topaketa izango da Orion, eta egun osoko egitaraua prestatu dute.

ORIO
Martxoak 3, igandea
- 08:30. Lilatoira joateko autobusa Oriotik.
 
Martxoak 5, asteartea
- 18:30. Zauriak dokumentalaren emanaldia Saregilen.
 
Martxoak 8, ostirala
- 19:00. Manifa plazatik hasita.
- 21:00. Emakumeon* afaria autogestionatua Saregilen.
 
Martxoak 12, asteartea
- 18:00. Qissat Palestinako emakumeen ipuin kontaketa, Saregilen.
 
Martxoak 13, asteazkena
- 18:30. Burlesque dantza tailerra Etxeluze gaztetxean. Izena eman daiteke Saregilen.
 
Martxoak 16, larunbata, Kostari Hoska, Urola Kostako gazte feministon topaketa
- 12:00. Urola Kostako mugimendu feministaren iragana, oraina eta etorkizuna, Saregilen.
- 13:00. Marianitada, Herriko Plazan.
- 14:30. Bazkaria, Etxeluze gaztetxean.
- 18:00. Kalejira Manuela ahizpekin, Etxeluzetik herrira.
- 22:30. Akaleia eta Indabe musika taldeen kontzertuak Etxeluzen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!