Laja IIak eta Letxurdiok hartuko dute bihar Aristerrazura gerturatutakoak dantzan jartzeko ardura

Andrea Zipitria 2024ko mar. 2a, 09:33

Laja II eta Letxurdio igoko dira bihar, Aristerrazuko oholtza gainera. Hiru orduz eskainiko dute erromeria.

Aurrera doa Aristerrazuko erromeria denboraldia. Bihar Laja II eta Letxurdiok eskainiko dute saioa, eta bertaratutakoak dantzan jarriko dituzte hiru orduz. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da erromeria, eta 21:00ak ingurura arte luzatuko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!