23. Korrika

Harribilek dantzan jarri du Etxeluze

Andrea Zipitria 2024ko mar. 4a, 14:00

Korrika Kulturalaren baitan emanaldia eskaini zuen larunbat iluntzean Harribil dantza taldeak. Giro goxoan ospatu zen, eta Etxeluze gaztetxea jendez bete zen.

Korrika martxoaren 20an gauerdian igaroko da Oriotik, baina hasiak dira dagoeneko euskararen aldeko ekitaldiak egiten herrian. Hain zuzen ere, larunbat iluntzean Harribil dantza taldeko kideek emanaldia eskaini zuten Etxeluze gaztetxean. Herritar ugari bertaratu ziren lekura, eta giro aparta sortu zen dantzaren bueltan.

 

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!