Kiroldegia txiki geratu da Danbolin musika eskolako dantza emanaldian

Andrea Zipitria 2024ko mar. 6a, 09:30

17:00etan hasita, eta bi txandatan, eskaini zuten igandean dantza ikuskizuna Danbolin musika eskolako ikasleek. Aurrena, 4 eta 6 urte bitarteko ikasleak atera ziren agertokira, urtaroak gaitzat hartuta. Ondoren izan zen 7 eta 13 urte bitartekoen txanda. Jendetza bildu zuen zitak.

Jendetza elkartu zen igande arratsaldean Danbolin musika eskolako ikasleen dantza emanaldian. Kiroldegian zuten hitzordua jarrita, eta 17:00ak jo eta segituan atera ziren txikienak oholtzara. Urtaroak gai gisa hartuta, 4 eta 6 urteko 61 ikaslek eskaini zuten dantza saioa. Jarraian izanz en 7 eta 13 urte bitartekoen txanda. 116 dantzari atera ziren agertokira, eta euskal dantzak zein orotariko koreografiak egin zituzten, bertaratutakoen gozagarri.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!