'Nekaldia San Joanen arabera' Kursaalen entzuteko autobusak jarri dituzte eskualdetik

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 6a, 15:00
Jordi Savall. (Kursaal.eus)

Martxoaren 19an, asteartea, izango da musika emanaldia, eta Kursaal Eskura egitasmoaren barruan, Donostiarako joan-etorria egiteko doako garraio zerbitzua jarri dute eskualdeko udalek. Martxoaren 15ean bukatuko da autobusean tokia erreserbatzeko epea.

La Cetra Baroque orkestrak eta Vocalconsort Basel abesbatzak martxoaren 19an Donostiako Kursaalen emango duten kontzertura joan nahi dutenek doako garraio zerbitzua izango dute Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio eta Donostia arteko joan-etorria egiteko, Kursaal Eskura egitasmoaren barruan. Johann Sebastian Bachen Nekaldia San Joanen arabera lana entzuteko parada izango da egun horretan.

Kursaalek eta kostako lau herriotako udalek Kursaal Eskura egitasmoaren barruan antolatutako doako autobus zerbitzua erabili nahi dutenek, kontzerturako sarrerak eskuratu behar dituzte aurrena kursaal.eus webgunean, eta ondoren erreserbatu ahal izango dute autobuserako lekua, udaletako Kultura sailetan:

  • Zumaia, 943-86 10 56, edo kultura@zumaia.eus helbidera idatzita.
  • Getaria, 943-14 09 57, edo info@getariaturismo.eus helbidera idatzita.
  • Zarautz, 943-00 51 20, edo kultura@zarautz.eus helbidera idatzita.
  • Orio, 943-83 55 65, edo orioturismo@gmail.com helbidera idatzita.

30 urte artekoek zein langabezian dauden herritarrek sarrerak ere udaletan erreserbatu behar dituzte, autobuseko joan-etorriarekin batera. 3 eurotan lor dezakete sarrera gazteek eta langabetuek; sarrera autobusarekin batera erreserbatu ondoren, kontzertuko egunean Kursaaleko leihatilan ordainduko dute horiek sarrera, adina (Ordu Gaztea) zein lan egoera (langabetua) egiaztatuta, beti ere.

Martxoaren 15ean itxiko da autobusean tokia hartzeko epea. Martxoaren 19an, 19:30ean hasiko da Kursaaleko kontzertua, eta ordu eta toki hauetan hartu beharko da hara joateko autobusa:

  • Zumaian, 18:10ean, Txomin Agirre kaiko autobus geralekuan.
  • Getarian, 18:20an, N-634 errepideko geralekuan.
  • Zarautzen, 18:30ean, Sanz Eneako autobus geralekuan.
  • Orion, 18:40an, N-634 errepideko autobus geralekuan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!