Erdiguneko kaleetan konponketak ari dira egiten

Andrea Zipitria 2024ko mar. 7a, 11:26
Eusko Gudari kalean egingo dituzte hainbat lan. (Orioko Udala)

Orio erdiguneko hainbat kaletako zorua konpontzen ari dira egunotan. Nagusiki, Eusko Gudarien kalean, Arrantzale kalean, Muntoko pasealekuan eta Iturbiden egingo dira. Baita ere konponduko da Arkaitz tabernaren pareko zorua.

Herriko erdiguneko hainbat kaletako zorua konpontzen ari dira egunotan. Orioko Udalak azaldu duenez, hilaren 15era arte luzatuko dira lanak, eta nagusiki Eusko Gudarien kalean, Arrantzale kalean, Muntoko pasealekuan eta Iturbiden egingo dira.

Martxoaren 13an, asteazkenarekin, berriz, Arkaitz tabernaren pareko zorua konponduko dute, eta egun horretan ezinbestekoa izango da Abeslari kalea trafikoari ixtea. Herriko sarrera-irteerak Txanka-Hondartzatik egin beharko dira egun horretan.

Halaber, lanak egin ahal izateko, hainbat aparkaleku hustu beharko dira; bereziki, Eusko Gudarien kalean. Udaltzainek konoekin seinalatuko dituzte libre laga beharreko eremuak. Gauez aparkatzeko aukera izango da, baina goizeko 8:00etarako libratu beharko dira aparkalekuak, langileek lanean jarraitu ahal izateko.

Canatel enpresa ari da kaleko zorua konpontzen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!