‘Haurren segurtasuna kotxean’ hitzaldia antolatu du Haurreskolak

Andrea Zipitria 2024ko mar. 7a, 14:00

Automobiletan haurren segurtasuna bermatzeko neurriei buruzko hitzaldia emango du Nahia Alkorta Elezgarai gurasotasunean aholkulariak, martxoaren 13an. Nork bere ibilgailuan duen sistema egiaztatzeko 10 minutuko saio pertsonalizatuak ere emango ditu. Horretarako, ordea, izena eman beharko da aurrez. 

Haurreskolako guraso-batzordearen ekimenez, automobiletan haurren segurtasuna bermatzeko neurriei buruzko hitzaldia izango da martxoaren 13an, asteazkenarekin. Nahia Alkorta Elezgarai gurasotasunean aholkulariak gidatuko du saioa. Haurreskolan izango da, 17:00etatik 19:00etara. 

Halaber, saio pertsonalizatuak eskainiko ditu, nork bere ibilgailuan duen sistema egiaztatzeko balioko dutenak. 10 minutuko iraupena izango dute horiek, eta haurrez hitzordua hartu beharko da horretarako, hemen.

12 txanda izango dira guztira, 15:00etatik 16:30era emango dira aurrenak, eta ondoren, 19:00etatik 20:00etara hurrengoak. Ibilgailuak haurreskolara gerturatu beharko dira, eserlekuak ondo muntatuta eta autora egoki lotuta daudela egiaztatzeko.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!