'Zopa' antzezlanerako gonbidapenak hartu daitezke kultur etxean

Andrea Zipitria 2024ko mar. 7a, 15:00
Xirika taldearen 'Zopa' antzezlana.

Korrika Kulturalaren baitan hilaren 15ean izango da Zopa antzezlana. Sarrerak eskuragarri daude kultur etxean.

Korrika Kulturalaren baitan, datorren asteko ostiralean izango da Zopa antzezlana ikusgai kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Udalak jakinarazi duenez, eskuragarri daude dagoeneko antzezlanerako gonbidapenak, kultur etxean. 

Segurako Xirikara umorezko antzerki-taldeak iazko Euskararen Egunean estreinatu zuen ikuskizuna. Mirari Martiarena umoregile, gidoilari eta kazetari oiartzuarra arduratu da hitanoa oinarri duen gidoia osatzeaz, eta Idoia Uranga aktore eta zuzendariak gidatu du taldea. Segurarren zopajale ezizenari egiten dio erreferentzia obrak, eta erretiro espiritual batean kokatzen da.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!