Jendaurrean bihar aurkeztuko dute Indarkeria Matxistari aurre egiteko protokoloa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko mar. 10a, 11:30
ndarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa osatu duten eragileetako eta Orioko Udaleko ordezkariak. (Orioko Udala)

Bihar, astelehenarekin, aurkeztuko dute protokoloa jendaurrean. Herritar orori zuzendutako saioa da, eta 17:30ean emango zaio hasiera.

Erakundeen arteko arreta eta koordinaziorako tokiko protokoloa, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloan txostena osatu dute Orioko Udalak eta herriko hainbat eragilek.

Eragile guztiek urtarrilaren 15ean sinatu zuten dokumentua, eta segidan, zenbait saio egin ziren protokoloaren edukia ezagutarazteko. Herritarrei zuzendutako saioa, bihar izango da, astelehenarekin.

Herritar ororentzat irekia izango da saioa. Saregilen jarri dute hitzordua, 17:30ean, eta aldez aurretik izena ematea gomendatu dute galdetegi honetan. 

Saioa euskaraz egingo da, baina xuxurlari bidezko itzulpena eskainiko da. Beraz, aukera hori erabili nahi duten herritarrek formularioan zehaztu beharko dute, eta Telegram aplikazioa mugikorrean deskargatu.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!