Joxeba Altuna, Gipuzkoako pilota egokituko selekzioan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko mar. 10a, 09:13
Paleta egokituko Gipuzkoako selekzioko kideak. (Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa)

Altunak gaur jokatuko du Euskal Pilota Egokituaren Sari Nagusiko aurre-kanporaketa Atano III. pilotalekuan, 10:00etan hasita.

Martxoaren 6an, asteazkenean, Gipuzkoako euskal pilota selekzioan parte hartzen duten pilotariak bildu zituen Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Donostiako Atano III. pilotalekuan, eta horien artean izan zen Zarauzko Pilota Elkarteko pilotari Joxeba Altuna. Oriotarra paleta egokituko Gipuzkoako selekzioko kidea da, eta argazki saioan parte hartu zuen. 

Hain zuzen ere, Altunak gaur jokatuko du Euskal Pilota Egokituaren Sari Nagusiko aurre-kanporaketa Atano III. pilotalekuan, 10:00etan hasita. Jaialdi horretan erabakiko da zein pilotari sailkatuko diren martxoaren 31n Zarautzen jokatuko den final handira. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!