Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du gaur

Erredakzioa 2024ko mar. 11a, 10:30
Urtarrileko udalbatzarra.

Orioko Zaharren Babeslekuko taberna-jatetxearen eta Antilla hondartzako 2. zenbakidun eraikinaren kontratazioa izango dira hizpide, 20:00etan hasiko den udalbatzarrean.

Gaur ezohiko udalbatzarra egingo dute Orion. 20:00etan hasiko da, eta Karkararen atari digitalean zuzenean ikusteko aukera izango da. Gai zerrenda honakoa da:

Gai zerrenda:

1.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Zaharren Babeslekua taberna-jatetxea, garbiketa eta mantentze-lana kontratatzeko espedientea.

2.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Antilla hondartzako 2. zenbakiko eraikina okupatzeko kontzesio administratiboa kontratatzeko espedientea.

3.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!