Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioa izango da gaur arratsaldean kultur etxean

Andrea Zipitria 2024ko mar. 11a, 11:30
Miriam Mendoza ipuin-kontalaria saioetako batean.

18:00etan hasiko da ipuin-kontaketa saioa, eta parte hartzeko beharrezkoa da gonbidapena izatea.

Orioko haurrei zuzendutako ipuin-kontaketa saioa izango da gaur arratsaldean kultur etxeko areto nagusian. Miriam Mendozak zuzenduko du saioa, 18:00etan hasita. Orioko haurren liburutegiko seina liburu aukeratzen ditu ipuin kontalariak saiorako. Modu horretan, umeek eta gurasoek aukera izango dute Mendozak kontatu dituen ipuinak maileguan hartu eta etxera eraman ahal izateko.

Ekitaldian parte hartzeko gonbidapena izan beharko da. Horiek eskuragarri daude kultur etxean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!