Kulturaren plan estrategikoaren galdetegia betetzeko aurrez aurreko laguntza eskainiko du udalak

Andrea Zipitria 2024ko mar. 12a, 10:15
Orioko Kultur Etxea.

Bihar eta etzi kultur etxean eskainiko dute laguntza. Kulturaren plan estrategikoaren galdetegia betetzeko aukera izango da hilaren 30era arte.

Orioko Udala herriko kultur egoeraren plan estrategikoa lantzen hasi berri da, eta lanketa parte-hartzailea izatea nahi dute. Horretarako jarri dute martxan galdetegia online, herritarren iritziak biltzeko asmoz.

Galdetegia biltzeko zailtasunak dituzten herritarrek, ordea, laguntza jasoko dute. Bihar eta etzi, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eskainiko dute laguntza, kultur etxean. Udaletik argitu dutenez, ordu laurden behar da galdetegia betetzeko, eta martxoaren 30era arte izango da horretarako aukera.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!