Zaintzak plazara! ekitaldia igande honetan izango da

Andrea Zipitria 2024ko mar. 15a, 09:30

Herriko zaintza eredua aldatzeko asmoz, proiektu bat jarriko du martxan udalak, Matia Fundazioaren eta Emagin elkartearen laguntzarekin. Ekitaldiaren aurkezpena egingo dute hilaren 17an, igandearekin.

Orioko Udalak herriko zaintza eredua aldatzeko proiektua jarriko du martxan. Bada, Zaintzak plazara! izenburupean, igande honetan izango da aurkezpen ekitaldia, herriko plazan.

Matia Fundazioaren eta Emagin elkartearen laguntzarekin egingo du proiektua udalak. Herriaren "erdigunean" jarri nahi dute gaia, gaur egun, zaintza "hormen atzean gordeta" dagoela argudiatuz.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!