Urola Kostako gazte feministen topaketa egingo dute larunbatean Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko mar. 15a, 09:00
Azaroaren 30ean greba orokor feministara deitzeko Zumaiako ekitaldia. (Jabi Gonzalez Toston)

Egun osoko egitaraua antolatu dute: hitzaldia, bazkaria, kalejira eta kontzertuak izango dira, besteak beste. Gainera, hasiera batean aurkeztutako egitarauaz gain, Orioko LGTBIQ taldeko kideek eta Urola Kostako gazte feministek elkarretaratzea deitu dute 13:00etarako plazan, asteburuan Zarautzen gertatu zen eraso homofoboa salatzeko.

Kostari Hoska Urola Kostako gazte feministEn topaketa egingo dute bihar Orion, eta egun osoko egitaraua antolatu dute: hitzaldia, bazkaria, kalejira eta kontzertuak izango dira, besteak beste. Gainera, hasiera batean aurkeztutako egitarauaz gain, Orioko LGTBIQ taldeko kideek eta Urola Kostako gazte feministek elkarretaratzea deitu dute 13:00etarako, asteburuan Zarautzen gertatu zen eraso homofoboa salatzeko.
 
EGITARAUA
  • 12:00. Urola Kostako mugimendu feministaren iragana, oraina eta etorkizuna, Saregilen.
  • 13:00. Marianitada, Herriko Plazan.
  • 14:30. Bazkaria, Etxeluze gaztetxean.
  • 18:00. Kalejira Manuela ahizpekin, Etxeluzetik herrira.
  • 22:30. Akaleia eta Indabe musika taldeen kontzertuak Etxeluzen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!