Orioko Udalak bat egingo du asteburuan Zarautzen izan zen eraso homofoboa salatzeko elkarretaratzearekin

Erredakzioa 2024ko mar. 15a, 15:44

Bihar 13:00etarako elkarretaratzea deitu dute Orioko LGTBIQ+ taldeak eta Urola Kostako Gazte Feministek, erasoa salatzeko eta erasoa jasan zuenari babesa eta elkartasuna adierazteko, eta Orioko Udalak bat egingo duela ekitaldiarekin.

Larunbatetik iganderako goizaldean eraso homofobo bat izan zen Zarauzko taberna batean, eta Ertzaintzak ikerketa zabalik du. Biharko elkarretaratzea deitu dute Orioko LGTBIQ+ taldeak eta Urola Kostako Gazte Feministek erasoa salatzeko eta erasoa jasan zuenari babesa eta elkartasuna adierazteko, eta Orioko Udalak jakinarazi du bat egingo duela ekitaldiarekin.

Orioko Udalak ere sendo gaitzetsi nahi du erasoa, eta biktimari elkartasuna adierazi dio. "Horrelako erasoek ez dute tokirik gure herrian eta, guztion artean, lanean jarraituko dugu Orio diskriminaziorik gabeko herria izan dadin".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!