Urola Kostako gazte feministen topaketa egiten ari dira gaur Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko mar. 16a, 14:08

Iraganaz, orainaz eta etorkizunak hausnartzeko eta Urola Kostako gazte feministak saretzeko bildu dira Kostari Hoska jardunaldian.

Egun osoan zehar Urola Kostako gazte feministen topaketa egingo dute Orion. Eguerdian abiatu dute Kostari Hoska jardunaldia Urola Kostako mugimendu feministaren iragana, oraina eta etorkizuna hitzaldiarekin. Bertan izan dira Orioko eta Zarauzko kideak eta bi herrietan mugimendu feministak izan duen bilakaera izan dute hizpide, baita Urola Kostako herrietako mugimendu feministak sortu duen sarea eta etorkizuneko erronkak ere.

13:00etan elkarretaratzea egin dute plazan pasa den asteburuan Zarautzen gertatu zen eraso homofoboa salatzeko eta ondoren bazkaria egingo dute Etxeluze gaztetxean. Arratsalderako, berriz, kalejira antolatu dute Manuela ahizpekin Etxeluzetik herrira, eta gauean Akaleia eta Indabe musika taldeen kontzertua izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!