[EGUNERAKETA] Ura moztuko dute asteazkenetik ostegunerako gauean

Onintza Lete Arrieta 2024ko mar. 18a, 09:08
Iturriko ura.

Orioko Udalak jakinarazi duenez, konponketa bat egiteko moztuko dute ura asteazkenetik ostegunera arteko goizaldean.

Orioko Udalak jakinarazi duenez, ura moztuko dute asteazkenetik ostegunerako gauean. Antza, Ur Kontsortzioak herriko ur-depositu baten hargunea ordezkatu behar du, eta horregatik moztuko dute ura herri osoan.

Mozketa asteazkenetik ostegunera arteko gauean izango da, 01:00etatik 03:30era, "erabilera gutxiko unea dela aprobetxatuta, herritarrei eragozpenik ez sortzeko".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!