Orioko Udalbatzak ezohiko bilkura egingo du gaur

Erredakzioa 2024ko mar. 21a, 08:34
Urtarrileko udalbatzarra.

Besteak beste, hainbat kreditu aldaketa eta etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen erregalamenduaren aldaketa izango dituzte hizpide, eta Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak aurkeztutako mozioa ere bozkatuko dute. Ohi bezala, 19:30ean hasiko den udalbatzarra.

Gaur ezohiko udalbatzarra egingo dute Orion. 19:30ean hasiko da, eta webgune honetan zuzenean ikusteko aukera izango da. Gai zerrenda honakoa da:

Gai zerrenda:

1. 2023ko 4. hiruhileko berankortasun txostenaren berri ematea.

2. 2023ko udal aurrekontuaren 4. hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.

3. Urtarrilaren 30eko 82/2024 alkate dekretuaren berri ematea. Dekretuak 1/2024 zenbakidun kreditu aldaketa onartzen du, kreditua txertatzeko modalitatean.

4. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 2/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditua transferitzeko modalitatean.

5. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 3/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditu gehigarrien modalitatean.

6. Lehen onarpena ematea, egoki bada, etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal erregelamenduaren aldaketari.

7. Onartzea, egoki bada, Udaleko gazteria eta kirol teknikariak aurkeztutako eskaera bateragarritasunari buruz.

8. Onartzea, egoki bada, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak aurkeztutako mozioa, pentsiodun guztiek 1.080 euroko diru sarrerak izatea bermatzeari buruz, 14 ordainsaritan.

9. Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!