Bi aldiz proiektatuko dute gaur 'Bizkarsoro' filma

Andrea Zipitria 2024ko mar. 21a, 09:30
'Bizkarsoro' filmaren eszena bat.

Josu Martinez zinemagilearen Bizkarsoro filma bitan proiektatuko da gaur Orion: goizean bi ikastetxeetako DBH3ko ikasleentzako emanaldia egingo da kultur etxean, 11:15ean hasita, eta iluntzeko 19:00etan, aldiz, herritar ororentzat proiekzio irekia egingo da, Salatxo aretoan.Gonbidapen berezia izango dute proiekzioek: Katti Pochelu ekoizlea.

Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro eta gaur Orion proiektatuko dute bi aldiz. Goizean, 11:15ean hasita, DBH3ko ikasleentzat emanaldia egingo da kultur etxean. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, aldiz, herritar orok izango du ikusteko aukera, Salatxo aretoan.

Filmak Frantziar estatuak euskal hiztunei egindako jazarpena kontatzen du. 1914tik 1982ra bitarte gertatzen diren istorioak dira hizpide.

Filmaren ostean, Katti Pochelu ekoizlearekin hitz egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!