Sexualitateari buruzko tailerra eskainiko dute apirilaren 26an

Mireia Galarza Bastida 2024ko mar. 24a, 17:00
Eider Goiburu. (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Apirilaren 26an izango da tailerra, eta 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako saio dinamikoa izango da, 17:00etatik 20:00etara. 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria departamentuko TREBA Gazteak programaren bidez, Sexkuntza: Nolakoa da nire sexualitatea? hitzaldia eskainiko dute Orion apirilaren 26an, ostiralarekin. 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako saio dinamikoa izango da, 17:00etatik 20:00etara. 

TREBA Gazteak gazteekin elkarlanean diseinatutako prestakuntza-programa da, eta haientzat interesgarriak eta beharrezkoak diren pilula laburrak eskaintzen ditu gai hauen inguruan: sexualitatea, osasun mentala, suizidioa, ludopatia, ekologia, adimen emozionala, sormena eta etxeko ekonomia.

Orioren kasuan, iazko azaroan egin zen lehen saioa, osasun mentalari buruzkoa, eta bigarren honetan Eider Goiburu oriotarra izango da gidaria.

Izen-ematea

Saioan parte hartzeko izen ematea zabalik da lotura honen bidez. Hitzaldia antolatzeko, antolatzaileek azaldu dute "ezinbestekoa" izango dela gutxienez 10 lagunek izena ematea; horregatik, udalak dei egiten du ekimenean interesa eduki dezaketen herritarrek parte har dezaten.

Edozein zalantza argitzeko, interesa dutenek Orioko Udaleko Gazteria zerbitzura ere jo dezakete, Julen Idarreta teknikariarengana.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!