Apirilaren 11erako Arantzazura irteera antolatu du Zaharren Babeslekuak

Andrea Zipitria 2024ko mar. 29a, 11:30

Arantzazun egingo dute goiz-pasa, eta Azpeitiko Kiruri jatetxean bazkalduko dute ondoren. Joan nahi dutenek apirilaren 2an erosi beharko dute txartela, 16:00etatik 18:00etara bitartean, Zaharren Babeslekuan. 40 euro kostako da bakoitzarena.

Apirilaren 11erako Arantzazura txangoa antolatu du Orioko Zaharren Babeslekuak. 09:00etan abiatuko dira Oriotik; Arantzazura iristean, hamaiketakoa egingo dute aurrena, eta meza entzungo dute gero; eta ondoren, Azpeitira joango dira autobusez, hango Kiruri jatetxean bazkaltzeko, 14:30ak aldera.

Joan nahi dutenek apirilaren 2an erosi beharko dute txartela, 16:00etatik 18:00etara bitartean, Zaharren Babeslekuan, 40 euro ordainduta.

Zaharren Babeslekuko zuzendaritzak ohartarazi du autobuseko plazak zozketaz adjudikatuko direla eta bigarren autobusa antolatzeko, gutxienez, 20 lagun osatu beharko direla.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!