UEMAren soziolinguistika-gaiei buruzko tailerra jaso dute 15 herritarrek

Andrea Zipitria 2024ko mar. 29a, 15:00

UEMAko soziolinguistika-gaiei buruzko tailerra jaso dute euskaltegiko hasiera-mailako bi taldeek eta Zaragueta eskolako Aisa taldeak.

Euskara, Mundu Bat Zuregandik Hurbil ekimenaren baitan, UEMAko teknikari Goizane Aranak soziolinguistika-gaiei buruzko tailerra eman die Orioko euskaltegiko ikasleei martxoan. Hain zuzen ere, tailerra jaso dute euskaltegiko hasiera-mailako bi taldeek eta Zaragueta eskolako Aisa taldeak. Guztira, 15 ikasle izan dira.

Tailerraren helburuak bi izan dira: alde batetik, oinarrizko kontzeptu batzuk ikastea euskararen egoerari buruz, hizkuntza-aniztasunari buruz eta arnasguneen garrantziari buruz; eta bestetik, euskararekin herriak duen harremanaz hitz egitea eta ikasleei eskura dauzkaten tresna eta errekurtsoak ezagutaraztea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!