Orioko bigarren sailkatu da Gonzalo Urkia Txapelketan

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 31a, 09:30
Orioko Futbol Taldeko infantil mutilak Gonzalo Urkia Futbol Txapelketako finalaurrekoan lortutako garaipena ospatzen. (Jabi Gonzalez Toston)

Realaren aurka jokatu zuten Zarauzko Kirol Elkarteak Astin antolatutako infantil mailako mutilen txapelketako finala, baina nagusitasunez gailendu zen aurkaria.

Orioko Futbol Taldeak harrobi sendoa duela erakutsi zuen atzo Zarautzen; izan ere, txapeldun orde geratu zen finalean Realaren aurka galdu ondoren. Nagusi izan zen talde txuri-urdina 4-0 gailendu baitzen.

Nolanahi ere, azpimarratzeko lana egin zuten oriotarrak; izan ere, multzoen fasea gainditzea lortu ondoren, final laurdena eta finalaurrekoa ere gainditu zituzten. Azken hori, Aurrera Ondarroaren aurka penaltietan. Emaitzaz harago, gustura aritu ziren Orioko gaztetxoan Astin eta eguraldia ere lagun izan zuten, gainera.

Ikusi hemen argazki bilduma osoa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!