Zaharren Babeslekuko batzar orokorreko hamaiketakoa egingo dute etzi

Intza Trula 2024ko api. 4a, 11:00
Artxiboko irudian Zaharren Babeslekua.

Hamaiketakoa 10:30etik 12:30era bitartean izango da, eta bazkideek batzar orokorrean eman zitzaien txartela erakutsi beharko dute sartzeko.

Orioko Zaharren Babeslekuko batzar orokorreko hamaiketakoa egingo dute etzi, larunbata, 10:30etik 12:30era bitartean. Urtarrilaren 10ean egin zuten 2023ko jardunaldia ixteko asanblada, baina hamaiketakoa apirilaren 6ra atzeratu behar izan zuten. Izan ere, Zaharren Babeslekuko taberna lehiaketa publikora atera zuen udalak, eta elkarteko zuzendaritzaren asmoa hamaiketakoa taberna-jatetxeko arduradun berriek zerbitzuaren kudeaketa abiatutakoan egitea zen.

Larunbatean, bazkideek batzar orokorrean eman zitzaien txartela erakutsi beharko dute hamaiketakora sartu ahal izateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!