Galdu arren, lan handia egin dute OBB-ko jokalari gazteek "talde handi baten aurka"

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 9a, 08:59
OBB Orioko Bate Bizkorrak taldeko kide bat, asteburuko partidan. (OBB)

Madrilgo CBS Rivas taldearen aurka jokatu du asteburuan Orioko sofbol taldeak; aurreko denboraldian Espainiako Ligako txapeldun izan ziren. Hurrengo partidak Valentzian (Herrialde Katalanak) jokatuko dituzte, datorren asteburuan.

OBB Orioko Bate Bizkorrak sofbol taldeak talde indartsua izan du aurkari joan den asteburuan, eta ezin izan du garaipenik lortu; Madrilgo CBS Rivas taldeak irabazi ditu bi partidak. Aurreko denboraldian Espainiako Ligako txapelduna izan zen talde hori.

"Egun korapilatsu batean, oriotarrek ezin izan zuten ezer egin talde madrildarraren erasoaldi indartsua geldiarazteko", adierazi dute OBBko ordezkariek. "Hala eta guztiz ere, gure jokalari gazteenen lan handia nabarmendu nahi dugu, oso ondo jakin baitzuten aukera aprobetxatzen jolasteko ez ezik, baita ikasteko eta erakusteko ere hain talde handiaren aurrean".

Datorren asteburuan, Valentziara (Herrialde Katalanak) joango dira oriotarrak, CBS Antorcha taldeari aurre egiteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!