Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa izango da datorren astelehen arratsaldean

Andrea Zipitria 2024ko api. 10a, 10:33
Miriam Mendoza ipuin kontalaria saioetako batean.

18:00etan hasiko da ipuin kontaketa saioa, eta gonbidapenak eskuragarri daude dagoeneko kultur etxean.

Orioko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango da datorren astelehen arratsaldean kultur etxeko areto nagusian. Miriam Mendoza ipuin kontalariak zuzenduko du saioa, eta 18:00etan hasiko da. Orioko haurren liburutegiko seina liburu aukeratuko ditu ipuin kontalariak saiorako.

Ekitaldian parte hartzeko gonbidapenak eskuragai daude kultur etxean bertan. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!