Langileen egonkortze prozesuaren barruan hainbat kalifikazio eman ditu jakitera epaimahaiak

Andrea Zipitria 2024ko api. 10a, 15:00
Herriko plaza. (Orioko Udala)

Aldundiko epaimahai kalifikatzaileak baloratu ditu beste zortzi lanpostuetako kalifikazioak. Alegazioak aurkezteko epea izango da apirilaren 23ra arte.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin zuen pasa den udaberrian, Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako kudeaketa gomendioaren baitan. Bada, gutxika  lanpostuetako kalifikazioen berri ari da ematen. Oraingoan zortzi kalifikazio eman ditu jakitera. Hona hemen kalifikazioak:

Hamar laneguneko epean, alegazioak aurkezteko epea luzatuko da apirilaren 23ra arte.

Berdinketa

Administrazio Orokorreko Teknikarien prozesuan, aldiz, lehenengo postuan geratu diren izangaien artean berdinketa izan da. 80 puntu lortu dituzte biak ala biak. Hori dela eta, berdinketa hausteko irizpideei jarraiki, puntuazioan berdinduta geratu diren izangaiek baita ere 10 egun balioduneko epea izango dute, apirilaren 23ra arte, Orioko Udalean edo beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuak egiaztatzen dituzten agiriak aurkezteke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!