Udara arteko Orioko kultur programa, prest

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 11a, 08:00
'Ketariatik mundura' nano pastorala ekarriko dute herrira ekainean. (Utzitakoa)

Askotariko ekitaldiez gozatzeko aukera egongo da herrian datozen aste eta hilabeteetan, larunbat honetan bertan hasita.

Orioko Udalak ohar bidez jakinarazi du hemendik eta uda bitarte zer ekitaldi izango diren herrian. Aurreneko saioa larunbat honetarako bertarako prestatu du, eta berrikuntzetako bat izango da: izan ere, Arratsalde honetan izenburupean, astero txaranga bat ibiliko da kalez kale, maiatzaren 4ra arte. Txaranga zirkuituaren aurreneko saioa Quitadelpare txarangak eskainiko du, eta udalak azaldu duenez, "helburua izango da Abeslari kaletik Ibai Ondora sortzen den girotxoari musika jartzea", eta horretarako, Lezoko, Tolosako, Iruñeko eta Orioko txarangak ariko dira "jo eta su", 18:30etik 20:30era.

Programazioaren barruan jasotako hainbat jarduera herriko eragileekin batera antolatutakoak izango dira, eta nola ez, urteroko hitzordu garrantzitsuak ere jasotzen ditu, hala nola auzoetako festak nahiz kirol txapelketak.

Kultur programazioaren egutegia:

  • Apirilak 13, larunbata: Arratsalde honetan txaranga-zirkuitua, Quitadelpare txarangarekin. 18:30tik 20:30era. Ibilbidea: Abeslari, Herriko Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo.

  • Apirilak 15, astelehena: Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioa, 18:00etan, Kultur Etxean.

  • Apirilak 20, larunbata:
    • Eguerdian, Arkuperen erruleta, Herriko Plazan. 
    • 16:30ean, Orioko Nazioarteko Estropada, errioan (musika eta taberna, berriz, egun osoan).
    • 18:30etik 20:30era, Arratsalde honetan txaranga-zirkuitua, Jainekin txarangarekin. Ibilbidea: Abeslari, Herriko Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo.

  • Apirilak 27, larunbata: Arratsalde honetan txaranga-zirkuitua, Gazte txarangarekin. 18:30etik 20:30era. Ibilbidea: Abeslari, Herriko Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo.

  • Apirilak 28, igandea: Pontx pailazoaren emanaldia, 12:00etan, Herriko Plazan.

  • Maiatzak 3, ostirala: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren sailkapen faseko saioa, 19:00etan, Kultur Etxean. Bertsolariak: Martin Berrizbeitia, Beñat Iguaran, Aratz Igartzabal, Ane Beloki, Arnaitz Lasarte, Axier Bergaretxe.

  • Maiatzak 4, larunbata: Arratsalde honetan txaranga-zirkuitua, Orioko txarangarekin. 18:30-20:30. Ibilbidea: Abeslari, Herriko Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo.

  • Maiatzak 5, igandea:
    • 10:30etik 14:30era, Orioko Artisau eta Sortzaileen Azoka, Herriko Plazan eta inguruko kaleetan.
    • 12:00etan, erraldoien kalejira, Pello eta Nikolasa (Orio) eta Basajaun eta Mari (Lazkao). Ibilbidea: Kultur etxea, Eusko Gudari, Arrantzale, Abeslari, Herriko Plaza, Aritzaga.

  • Maiatzak 8, asteazkena: Pasaia Itsas Festibaleko ontziei ongietorria, iluntzean, Mutiozabalen.

  • Maiatzak 10, ostirala: Basoa txotxongilo-antzerkia, 18:30ean Herriko Plazan.

  • Maiatzak 11, larunbata: DanbolinFest, Herriko Plazan.

  • Maiatzak 13, astelehena: Miriam Mendoza ipuin-kontalaria, 18:00etan Kultur Etxean.

  • Maiatzak 16, osteguna: El maltratado traje de baserritarra hitzaldia, Ramón Garcíaren eskutik. 18:30ean, Kultur Etxean.

  • Maiatzak 17, ostirala: Literatur eta marrazki lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, 18:00etan, Herriko Plazan.

  • Maiatzak 18, larunbata:
    • 12:00etan, Zaragueta Herri Eskolaren Kros Txikia, 12:00etan, eskolatik.
    • 17:00etan, Talai Mendi Trail, arranplako plazoletan.
    • 18:30ean, Intza eta Bele taldeen kontzertuak, Herriko Plazan.
  • Maiatzaren 20tik 26ra: Kukuarri Astea. Talai Mendi elkarteak 75 urte beteko ditu.

  • Maiatzak 23, osteguna: Zinegoak Film Laburren emanaldia, 18:30ean, Saregilen.

  • Maiatzaren 24tik 26ra: Orio Arraunketa Elkarteak antolatutako garagardo azoka.

  • Ekainean zehar, Arkupe Elkarteak antolatutako erakusleiho lehiaketa.

  • Ekainak 8, larunbata: Ketariatik mundura nanopastorala, 19:00etan, Herriko Plazan.

  • Ekainak 21-23: Anibarko Portuko Festak, Garmendiazpi auzo elkarteak antolatuta.

  • Ekainak 23, igandea: San Joan Berde dantza emanaldia, Harribil dantza taldearen eskutik. Iluntzean, herrian barrena eta arranplako plazoletan.

  • Ekainaren 28tik uztailaren 1era: San Pedro festak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!