Trainerilla estropadak jokatuko dira igande arratsaldean Zumaian

Juan Luis Romatet 2024ko api. 13a, 15:00
Zumaiako eta Zarauzko trainerillak, 2022ko estropadan. (Juan Luis Romatet)

Trainerillen San Telmo saria jokatuko da Urola ibaiaren itsasoratzean igande arratsaldean. Zumaiako, Zarauzko, Getariako eta Orioko ontziak izango dira, besteak beste, lehian.

Trainerillen lehia izango da igande arratsaldean Zumaian, San Telmo jaien repetizioko egitarauaren barruan. Emakumeen eta gizonen saioak izango dira 18:30etik aurrera, gizonen XXXIX. San Telmo saia eta emakumeen X. San Telmo saria, hain zuzen. Bertan hartuko dute parte, besteak beste, eskualdeko lau arraun elkarteetako ontziek: Zumaiak, Zarautzek, Getariak eta Oriok, hain zuzen ere.

Arbustaingo arranpla inguruan kokatuko dute irteera eta helmuga, eta Zumaiako portuko bokalean ziaboga. Zazpi txanda izango dira –hiru emakumeen sarian eta lau gizonetan– eta bakoitzak lau luzeko lana egin beharko du, hiru ziabogarekin.

Hauek izango dira igandeko estropadetako txandak:

Emakumeetan
  • 1. txanda: Zarautz-Zumaia B.
  • 2. txanda: San Juan-Zumaia A.
  • 3. txanda: Arraun Lagunak-Hondarribia.
Gizonetan
  • 1. txanda: Zarautz-Zumaia B.
  • 2. txanda: Getaria-San Juan.
  • 3. txanda: Orio-Zumaia A.
  • 4. txanda: Hondarribia-Donostiarra.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!