Gipuzkoako Batel Liga irabazi dute infantilek

Andrea Zipitria 2024ko api. 15a, 09:51

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu da asteburuan Pasai San Pedron. Infantil mailako mutilek bandera irabazi dute eta ziaboga onenaren saria ere ekarri dute Oriora.

Asteburuan Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu da Pasai San Pedron, eta infantil mailako mutilek egin dute estropadarik onena. 04:57,16 denborarekin amaitu zuten proba, eta atzetik izan zituzten San Pedro eta Zarautz.

Maila handia erakutsi dute oriotarrek. Izan ere, ziaboga onenaren saria ere etxera ekarri dute. Bateleko patroi Gael Villenek egin zuen probako ziabogarik onena. 

Argazkiak: Joxemari Olasagasti

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!