Txi kung eta sormen tailerretan izena emateko aukera dago oraindik

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 15a, 12:15
Saregileren egoitzako atea. (Onintza Lete Arrieta)

Ostiralera arte eman daiteke Ahalduntze Eskoletako bi jarduera horietarako izena. Gainerako tailer eta ikastaroetako tokiak beteta daude.

Saregile Orioko Emakumeon Etxeak prest dauka Ahalduntze Eskolen udaberriko eskaintza, eta egunotan hasiko dira tailer eta saio horiek. Gehienetan beteta dago tokia, baina bi tailerretan oraindik badago izena emateko aukera: Txi kung: armonia bidean eta Sormen esperientzia tailerra izeneko ikastaroetan, hain zuzen.

Marta Kaperotxipik emango du txi kung teknikari buruzko ikastaroa apirilaren 23tik ekainaren 18ra, astearteetan, goizez, 10:30-12:30 artean. Euskaraz izango da, eta bertan parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko dira.

Sormen esperientzia tailerra Zorione Mendezek eskainiko du apirilaren 26tik ekainaren 21era, ostiraletan, hori ere goizez, 10:30-12:30 artean. Elebitan izango da, eta izena ematea 25 euro kostako da.

Izena emateko aukera ostiralera arte egongo da, eta horretarako, galdetegi hau erantzun beharko da. Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, berriz, 623 17 85 53 telefono zenbakira deitu daiteke.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!