Norgehiagoka estuaren ondoren, bi partidetatik bat irabazi du OBB-k

Andrea Zipitria 2024ko api. 17a, 15:00
OBB Orioko Bate Bizkorrak taldeko kide bat, asteburuko partidan. (OBB)

Herrialde Katalanetako Antorcha taldearen aurka jokatu du asteburuan Orioko sofbol taldeak, eta bi partidetatik bat irabazi du. Datorren asteburuan etxean jokatuko dute oriotarrek Burlatako Arga taldearen aurka.

Orioko Bate Bizkorrak taldeak Liga Nazionaleko seigarren jardunaldia jokatu zuen pasa den asteburuan Antorcha taldearen aurka, eta bi partidetatik bat irabazi du eta bestea, galdu.

Lehen partida lehiakorra izan zen. "Valentziarrak, aldeko hiru lasterketa eginez, aurreratu egin ziren markagailuan, eta gure neskek gainditu egin zituzten, bat gora jarriz", adierazi dute OBBko ordezkariek. Ondoren, ordea, "valentziarrek bosna berdindu zuten jokoa, eta bi sarrera gehiago jokatu behar izan zituzten, eta azkenean ezin izan zuten gailendu".

Bigarren partida oriotarren aurka jarri bazen ere, markagailuari buelta ematea lortu zuten, eta 3-5 irabazi zuten partida.

Datorren asteburuan etxean jokatuko dute oriotarrek, CBS Antorcha taldeari aurre egiteko. Burlatako (Nafarroa) Arga taldearen aurka izango dute norgehiagoka.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!