Astelehenetik ikusgai egongo da ekainaren 9ko hauteskundeetan botoa eman dezaketen herritarren zerrenda

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 17a, 12:25
Pertsona bat botoa kutxan sartzen Kultur Etxean.

Orioko Udalak ikusgai jarriko du herrian bizi diren hautesleen zerrenda apirilaren 29ra arte, herritarrek datuak zuzenak direla egiaztatzeko. Ekainaren 9an Europako Parlamenturako hauteskundeak izango dira.

Igande honetan Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira, baina ez dira udaberri honetako azken hauteskundeak izango, ekainaren 9an egingo baitira Europako Parlamenturako hauteskundeak.

Hala, Orioko Udalak astelehenean ikusgai jarriko du herrian bizi diren hautesleen zerrenda, herritarrek datuak zuzenak direla egiaztatzeko. Zerrenda hori udal bulegoetan egongo da ikusgai datorren astelehenetik, apirilak 22,  hurrengo astelehenera, apirilak 29, 08:30etik 14:30era.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!